1. |
Dagokidan Tokia
03:15
|
|
||
Abesti batzuek sendatzeko gaitasuna dute.
Batzuek mundu honen alde itsusia ikustea erabakitzen dute, kaosa. Nik, edertasuna ikustea erabakitzen dut. Gure egunerokotasunean orden bat dagoela, helburu bat.
Etsipenaren begietara begiratu genuen, eta orain hazi gara. Ez dago ezezagunik hemen, oraindik elkar ezagutzen ez duten lagunak baikara. Gure zoria gauzatzen bada zuengatik izango da.
Bizitza bat, aukera bat, erabaki bat: Gabezia!
Denak dena daki.
Nazka ematen dit.
Pausoz pauso gero eta txukunago
Pausoz pauso gero eta iaioago
Pausoz pauso gero eta zuzenago
Orain bai, dagokidan tokian nago!
Azkenengo bala, beldurraren itzala,
arrakasta duena inoiz ez lerro zuzena,
arriskua saihestea koldarraren bidea,
amore ematea, gure azken aukera.
Indarberrituak
bueltan gara
Indarberrituak
mendekua
Ez, ez dugu inoiz bandera hori astinduko
Hitz egiten dutenek ez dakite, badakitenek ez dute hitz egiten.
Esku mekaniko zikin honekin, mendekua hartuko dut. Egingo dudana, nola izango den, ez dakit, baina lurraren izua izango da.
|
||||
2. |
Shiganshina
03:28
|
|
||
Egun horretan jaso nuen
oroigarri ilun bat,
gure amesgaiztoak
atea jotzerakoan.
Harresiz inguratuak
bizitzera zigortuak,
nire bizilekua
amu erraldoi bat da.
Zein dira aita gauaren beldur diren munstro hauek?
malkoekin ezintasunaren sua itzali nuen.
Ikara.
Garrasiak.
Hilketa.
Amorrua.
Hondakinak.
Galera.
Ama!
Aberearen onarpenak
egi faltsu hau dakar.
Gizadiaren suntsipena,
izua zabaldu da
Bedeinkatua etsipena
ezeztatu zuena,
borrokatuz hiltzea
nire halabeharra.
Oraingoan harrapakina ehiztari bihurtu
Etsai erraldoiaren aurka hegalak ditut.
Den dena galdu nuenean,
nire argia berpiztu zen.
Nire anaiekin batera
geldiezinak gara.
Hormetik haratago
aurkitzen da erantzuna,
zuek harrapakinak
gu berriz ehiztariak.
Familia eta lagunak
ez nituen alferrik galdu,
hari gorri luze hau
ez duzu puskatuko.
|
||||
3. |
Betiko
03:22
|
|
||
Mila aldiz erori harri berberarekin,
Mila aldiz betiko bidetik.
Munduan somatzen nuen hutsunea,
barnean neukana bezain sakona zen.
Ez nekien haztea eta heldu izatea,
eskutik ez zetozela.
Inoiz jasandako goibeltasun batek
lurperatu ninduen baina hazi bat naiz.
Buru hotza bihotz beroa
eurian dantza egiten dutenak.
Hauxe da, idatzi nahi izan nuen abestia,
bihotza, buruaren aurretik jarri zuena.
Zirrara adierazten ez den bakoitzean
hil egiten da.
Tximistak, trumoiak, ekaitzak, suteak,
ez dira agertuko eskutitz honetan,
gorroto haziek ezin omen dute
gorrotoa ez den zerbait erein.
Babestu, maitatu, zure askatasuna,
moldeak suntsituz, berreraikitzeko.
Jainkoak, maisuak hiltzen dituena
Ikasle jakintsu bilakatuko da.
Inozoa! Ezingo duzu berreskuratu inoiz eduki behar ez zenuena,
Burukoia! inork ez zaitu osatuko zu zeu beterik egon arte.
Nazkatuta nago istorioak kontatzeaz, lehen aldiz istorio bat bizi nahi dut!
Kontuz zure ametsekin, esan zidaten, egi bihurtu daitezke eta, eta egia da!
Betiko
|
||||
4. |
Piztia
03:57
|
|
||
Lehenengo araua zu zeu izan,
bigarrena denok hilko gara,
hirugarrena inor ez da irla bat,
laugarrena ez dago araurik.
Non lurrikara, hor tsunamia,
bilakaerak eratorria.
Lehoien artean lehoi bat izateko erakutsi zidaten
hasperen egin eta erre nituen! herensugea naiz!
Nire jokua nire arauak,
gu gara piztia.
Eta sortu baino lehen suntsitu genuen,
gure ezintasuna ispilatzea zen
Itxuen artean begibakarrak.
Tell me how would you be if you were not afraid.
Tell me how would you be if you had to create yourself.
Barkatu lortu nuen, ez nekien ezinezkoa zenik
Taiki Tupa Tuke
Sortzerakoan ideia baten birusa mundura askatzen dugu, eta ona bada, zure baitan lo zegoena esnatuko du.
Altxa!
Original jaio, original hil,
sormenaren apologia.
itsuak, itxurak, itsuak, itxurak,
gure argiak lastoa kiskaliko du!
Hogeita bost mila abesti bata bestearen berdina,
gidalerroen barruan, gozo bezain antzua.
Non daude bazterrak nahastu behar zituzten taldeak,
hemen Berri hasi zenetik hogei urte pasa badira.
Taiki tupa tuke.
Melodia.
Erritmoa.
Armonia.
Isilunea.
Original jaio zinen kopia gisa hiltzeko,
arimarik ez duen produktu distiratsua.
|
||||
5. |
Taiki Tupa Tuke
02:20
|
|
||
Lehenengo araua zu zeu izan,
bigarrena denok hilko gara,
hirugarrena inor ez da irla bat,
laugarrena ez dago araurik.
Non lurrikara, hor tsunamia,
bilakaerak eratorria.
Lehoien artean lehoi bat izateko erakutsi zidaten
hasperen egin eta erre nituen! herensugea naiz!
Nire jokua nire arauak,
gu gara piztia.
Eta sortu baino lehen suntsitu genuen,
gure ezintasuna ispilatzea zen
Itxuen artean begibakarrak.
Tell me how would you be if you were not afraid.
Tell me how would you be if you had to create yourself.
Barkatu lortu nuen, ez nekien ezinezkoa zenik
Taiki Tupa Tuke
Sortzerakoan ideia baten birusa mundura askatzen dugu, eta ona bada, zure baitan lo zegoena esnatuko du.
Altxa!
Original jaio, original hil,
sormenaren apologia.
itsuak, itxurak, itsuak, itxurak,
gure argiak lastoa kiskaliko du!
Hogeita bost mila abesti bata bestearen berdina,
gidalerroen barruan, gozo bezain antzua.
Non daude bazterrak nahastu behar zituzten taldeak,
hemen Berri hasi zenetik hogei urte pasa badira.
Taiki tupa tuke.
Melodia.
Erritmoa.
Armonia.
Isilunea.
Original jaio zinen kopia gisa hiltzeko,
arimarik ez duen produktu distiratsua.
|
||||
6. |
Gure Garaia
05:03
|
|
||
Zuen garaia pasa da jada,
gurea berriz, berriz hasi da.
Zuen hitzen aurka, gure ekintza bakanak
Itsu ginen baina, esnatu gara.
Zuen tintaren aurka, gure porroten odola.
Esnatu, geroaren doinuaren bila,
estilo izengabeko aintzindariak.
Zuen hitzen aurka, gure ekintza bakanak,
itsu ginen baina, esnatu gara behingoz.
Zuen garaia pasa da jada,
gurea berriz, berriz hasi da.
Zuen mezua susmagarria da
gurea uka, ukaezina.
Hauts bilakatzearen beldurra
haragiaren garrasia da.
Gure gorputza lurrunduko da
gure eragina, AHAZTEZINA.
Ibiltzen doaz, ibiltzen doaz...
hegan egin dezaketela ez baitakite.
Gure ehorzketaren zain zineten, oker berriz ere, haragia zu, gu? ez gara inoiz hilko, Musika bilakatu gara.
Eta nork ez du faltan bota komeni ez zitzaiona?
eta inoiz galdu ez duen baten aurrean nago,
galdutakoan ikasi zuelako.
|
||||
7. |
Uhinak
03:54
|
|
||
Inozoak gure zoria sortzen dugula uste dugunok,
oker gaude, ez gara ohartzen uhinak garela.
Zentzumenek mugatuak,
unibertsoa atalka hautematen,
ikusi ezin dugunagatik eztabaidatzen duten itsuak gara.
Polarizatuak, adimena edo gorputza,
solipsismoaren islada.
Gizaki baino izar gehiago dago,
nireganatu simulazioa.
Milaka milioi gorputzetan
zatitutako Kosmosaren
kontzientzia zatikiak gara,
betikotasunean berragertuz.
Denbora ilusio bat da,
zentzumenen muga hutsa,
denbora ez da lerro bat,
zu zeu zara lerroa.
|
||||
8. |
Alepo
02:09
|
|
Gabezia San Sebastián, Spain
Gabezia was born in 2012, out of a need to create a mature musical proyect. 3 years and 3 albums later, we can safely say that we have carved our way into increaslingly challenginG scene, touring throughout Spain and leaving no one untouched.
Streaming and Download help
If you like Gabezia, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp