We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bilanx

by Gabezia

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    First Album. 2014.

    Includes unlimited streaming of Bilanx via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 2 days
    Purchasable with gift card

      €8 EUR or more 

     

1.
2.
Atabismoa 03:12
Bejondeizula, itzal handiko pertsona zara. Zure oiartzuna erresuma osoan entzuten da. Hau ez da Jainkoen arteko xake partida bat, kaosaren gizasemeen ezinegona da. Hezurrak, haragia, odola eta lokatza azalaren azpian dagoen gauza bakarra. Erraldoiak garaitu zenituen momentutik zure izena eta arrakasta pleonasmoa. Biluzik... Zure lorpenen itzaletan babestuta, bizitzaren orbelean damututa. Akatu zenituen erraldoi handi haiek errota bilakatu diren modu berean, zure izena eta arrakasta orain oximoroia, geldiezina izango da datorren ur-jauzia. Atabismoa! erregea biluzik dagoela! gizona da baina txakur bihotza dauka! Biluzik... Sugeari lepokoa jartzea ezinezkoa da egin bedi zure nahia. Maisuaren dekadentziaren ebidentzia behingoz onartu behar da.
3.
Harresiz osatutako herrialdean, gazteluaren dorrerik altuenean, zazpi zerrailen atzean ezkutatuta, bertan aurkitzen omen da zure bihotza. Aszeta gorena. Zu jaio zinenez zure semea hilko da jaio zinenez bosgarren agindua Urak arrokak baino indar handiagoa du, ez baduzu maitatzen hark higatuko zaitu. Pertsona helduek ere negar egiten dute, ez da inongo lotsarik. Aszeta baten bidea erraza baita odola ur bihurtzea, neurritasuna. Behar gehiegi duena txiroena da, barne bakea lortzea gure helburua. Otsailak hogeian ostegun horretan hor zegoen otsoa odola hortzetan. ondorioak onartu okerrak ordaindu. Noiz izan zen irrifar egin zenuen azken eguna? Zeinengatik zen isuri zenuen azken malkoa? Betiko lagunekin beti bezain bakarrik, eta lagun berriekin beti bezain bakarrik. Egin zenuenagatik jaso zenuen zigorra, egin ez zenuena jakin izan balute. Eguzkia atera zen. Ilargia atera zen. Zenbat denbora behar du egiak argia ikusteko?
4.
Kitea Takite 06:24
Euria, iluntasuna. Beltza da etorkizuna. Laster, laster, hitzak ahazten. Hitzak galtzen, laster, laster. Gauean ekaitza iragarri dute. Kanpora begira, euria ari zuen. Bakarrik gaudela uste al duzue? Kitea takite! Buruan oroitzapenak, gezurrak. Azken eguna. Igotzen den guztia, noizbait jaitsi behar, eta oso altu gaude. Baina ez dugu beldurrik ekaitza datorrela ikusten ez dugulako, ezjakintasunaren mesedea. Zer dela eta euria? Beltza gure gainean. Betirako galduak, olatuen artean. Guk sortutako olatuen menpe dagoen harri koxkorra gara. Laster eramango gaituzte, ezagutzen ez den horretara. Ezinezkoa dena egiteko gaitasuna duen bakarra da. Behingoz horretaz ohartu eta onartzea ez da ideia txarra. Ihesi! Igerian egitea ezinezkoa denean, itsasoaren indarrak, gogor jotzen duenean. Gaur ez dago ametsik, ez etorkizunik. Hitz hutsak bakarrik, galtzen direlarik. Guztia estaltzen duen uholde itogarria. Zer egin ez dakigunez ondoratzen ari gara. Itotzen.
5.
Sentitzen duzuna, bidaiari iluna, beldurrik ez dugula, gu gara piztia. Inoiz entzun al duzu barnean ahots bat? Munstroa ezkutatzeko giza-harresia. Ez! Esnatu zaitez! Beldurrik Gabe. (Yarza) Inoiz sentitu al duzu barneko indarra? Gurekin daramagun sen basatia. Zure kabuz pentsatu ta ireki ateak. Bidaiari iluna orain libre da. Barnean, ez ahaztu, zu zara piztia. (Iván) Ardi txuriak garela Uste dute, oker daude gu gara beraien jabe. Pentsaera eraikitzen ausar zaitez, kateak askatu arte. Hitzak oihu direnean, sena esnatzen denean. Hitzak oihu direnean, menderakaitza ote da?
6.
Bilanx 00:57
7.
Zu!! ez naiz zure gustuko! Zu! Laranja erdibitu dut! Maitasun kontuak zailak direla maiz ohartzen naiz gauero lokartzean, bakarrik lo egin behar honetan izarrekin solasaldi luzeetan. Ez nau ez nau inork maite! Urritasun sentimentala, itxuraren funda mentala, garai honen eritasuna: Gabezia Bakarrik pentsatzen Kontzientzia garatzen Oreka bilatzen Gaiztoa bihurtzen Gaiztoa bihurtzen erotu naiz azkenik pare bat hil ditut Ta niri zer? Zu nor ostia zara? Kendu nire paretik! Zentzurik ez duen mundu bat dut. Lasai, hutsa hutsala da. Kearekin jolastea bezala... Zuk beteko nauzu. Ez dakit zure izena... Hala ere, aurkituko zaitut! Zuk beteko nauzu! Eta horrela nire bizitza osatuko dut. Etsipenetik askatuz zuk beteko nauzu Bizitzeko gogo guztiak biltzen dituzu! Arima bikia tristura guztiak galtzen zaizkit! Sortutako munstroak, ezinbestean, hiltzen dira! Beldurrezko ipuinak, azken batean, ixten dira!
8.
Zeldarik gabekoa da nire espetxea barrua lehertzea nire irtenbidea Zati txiki-txikiak birika ta begiak garun ta giltzurrunak harategian Gizarte haragijale honek ez du inolako mugarik. Behar basatiak pizten duen gosea zentzutasunari ihesi. Putrearen sena agintean ahulak lurrean biluzik. Kolekta makabroa hasi da guztientzat ez da nahikorik. Bihotza ez zuten aurkitu aspaldi lapurtu baitzidaten. Kondena bikoitza ezarri genuen ekintza desberdinen bidetik Gorputza. Lapurtu. Didate. Alienatua Alien artean. Bihotzik gabeko gorputz zati batzuk naiz, gerturatu zaitez ta erosi nahi duzuna. Salgaiak garen neurrian hiltzen da duintasuna. Taupada hotsak entzuten dituzte oraintxe bertan. Melodiarik gabeko erritmo itogarria. Taupadak entzuten dira infernuko txoko guztietan barrena, oihurik mingarriena behin ta berriz errepikatzearen kondena. Elkarri begira dauden harresiak euren zimenduen gainean geldirik egongo dira betirako, bihotzak bertan geratzeko.
9.
Ideiak! Milaka errealitate milaka begietatik. Ikusteko, pentsatzeko modu baten bila nabil. Zer den egia, zer gezurra, zer den ona ta zer txarra jakinmin aseezina ezintasun bihurtu da. Trafikoak ez dit uzten ikusten balio duena bereizten. Gatazkak nonahi pizten dira gizartea zatitzeko. Ideien merkatu beltza, kaosa inposatzeko. Ametsekin trafikatzen, drogak bailira trafikatzen! Anestesiatzen! zer pentsa jakin gabe. Desinformatzen da, naturaltasunez. Desitxuratzen da, ez den zerbait sortzen. Ideia gehiegi dago baztertzeko. Manipulazioa gelditzeko. Egin dut garrasia salatzeko. Egiaren prezioa altuegia denez gezurrak saltzen dira nonahi. Eta honela, bukatzen da errealitatearekin Gaizkia ihesi iluntasunean ez ote du inork ikusi?
10.
Gautxoriak euren kabian, pentsamenduen dantzaldian. Ezin da adierazi sentitzen den guztia hitzak bukatzen direnean! Lurrikarak, ur-jauziak zilborretik bihotzerantz. Sumendiak, olatuak harri bihurtuak biak. Mirari bakoitza kiskali didate! Itsasoaren baretasuna zaratatsua bihurtu da azken aldi honetan, arrainek euren loaldia eten duen zerbait entzun dutelarik. Olatuen artean saltoka dabilen kresalak ur guztiak harrotu ditu, hari begira dagoen izaki oro zipriztintzearekin batera.

about

2014 Udazkena

credits

released November 22, 2014

license

tags

about

Gabezia San Sebastián, Spain

Gabezia was born in 2012, out of a need to create a mature musical proyect. 3 years and 3 albums later, we can safely say that we have carved our way into increaslingly challenginG scene, touring throughout Spain and leaving no one untouched.

contact / help

Contact Gabezia

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Gabezia, you may also like: