1. |
Iparmendebaldeko Jainkoa
01:52
|
|
||
2. |
Atabismoa
03:12
|
|
||
Bejondeizula,
itzal handiko pertsona zara.
Zure oiartzuna
erresuma osoan entzuten da.
Hau ez da Jainkoen arteko xake partida bat,
kaosaren gizasemeen ezinegona da.
Hezurrak, haragia, odola eta lokatza
azalaren azpian dagoen gauza bakarra.
Erraldoiak
garaitu zenituen momentutik
zure izena
eta arrakasta pleonasmoa.
Biluzik...
Zure lorpenen itzaletan
babestuta,
bizitzaren orbelean
damututa.
Akatu zenituen erraldoi handi haiek
errota bilakatu diren modu berean,
zure izena eta arrakasta orain oximoroia,
geldiezina izango da datorren ur-jauzia.
Atabismoa!
erregea biluzik dagoela!
gizona da
baina txakur bihotza dauka!
Biluzik...
Sugeari lepokoa jartzea ezinezkoa da
egin bedi zure nahia.
Maisuaren dekadentziaren ebidentzia
behingoz onartu behar da.
|
||||
3. |
Aszeta Gorena
04:04
|
|||
Harresiz osatutako herrialdean,
gazteluaren dorrerik altuenean,
zazpi zerrailen atzean ezkutatuta,
bertan aurkitzen omen da zure bihotza.
Aszeta gorena.
Zu jaio zinenez
zure semea hilko da
jaio zinenez
bosgarren agindua
Urak arrokak baino
indar handiagoa du,
ez baduzu maitatzen
hark higatuko zaitu.
Pertsona helduek ere
negar egiten dute,
ez da inongo lotsarik.
Aszeta baten bidea erraza baita
odola ur bihurtzea, neurritasuna.
Behar gehiegi duena txiroena da,
barne bakea lortzea gure helburua.
Otsailak hogeian
ostegun horretan
hor zegoen otsoa
odola hortzetan.
ondorioak onartu
okerrak ordaindu.
Noiz izan zen
irrifar egin zenuen azken eguna?
Zeinengatik
zen isuri zenuen azken malkoa?
Betiko lagunekin beti bezain bakarrik,
eta lagun berriekin beti bezain bakarrik.
Egin zenuenagatik
jaso zenuen zigorra,
egin ez zenuena
jakin izan balute.
Eguzkia atera zen.
Ilargia atera zen.
Zenbat denbora behar du
egiak argia ikusteko?
|
||||
4. |
Kitea Takite
06:24
|
|
||
Euria,
iluntasuna.
Beltza da
etorkizuna.
Laster, laster,
hitzak ahazten.
Hitzak galtzen,
laster, laster.
Gauean ekaitza
iragarri dute.
Kanpora begira,
euria ari zuen.
Bakarrik gaudela
uste al duzue?
Kitea takite!
Buruan
oroitzapenak,
gezurrak.
Azken eguna.
Igotzen den guztia, noizbait jaitsi behar, eta oso altu gaude.
Baina ez dugu beldurrik ekaitza datorrela ikusten ez dugulako,
ezjakintasunaren mesedea.
Zer dela eta euria?
Beltza gure gainean.
Betirako galduak,
olatuen artean.
Guk sortutako olatuen menpe
dagoen harri koxkorra gara.
Laster eramango gaituzte,
ezagutzen ez den horretara.
Ezinezkoa dena egiteko
gaitasuna duen bakarra da.
Behingoz horretaz ohartu eta
onartzea ez da ideia txarra.
Ihesi!
Igerian egitea ezinezkoa denean,
itsasoaren indarrak, gogor jotzen duenean.
Gaur ez dago ametsik,
ez etorkizunik.
Hitz hutsak bakarrik,
galtzen direlarik.
Guztia estaltzen duen
uholde itogarria.
Zer egin ez dakigunez
ondoratzen ari gara.
Itotzen.
|
||||
5. |
Bidaiari Iluna
04:40
|
|
||
Sentitzen duzuna,
bidaiari iluna,
beldurrik ez dugula,
gu gara piztia.
Inoiz entzun al duzu
barnean ahots bat?
Munstroa ezkutatzeko
giza-harresia.
Ez! Esnatu zaitez!
Beldurrik Gabe.
(Yarza)
Inoiz sentitu al duzu
barneko indarra?
Gurekin daramagun
sen basatia.
Zure kabuz pentsatu
ta ireki ateak.
Bidaiari iluna
orain libre da.
Barnean, ez ahaztu,
zu zara piztia.
(Iván)
Ardi txuriak garela
Uste dute, oker daude
gu gara beraien jabe.
Pentsaera eraikitzen
ausar zaitez,
kateak askatu arte.
Hitzak oihu direnean,
sena esnatzen denean.
Hitzak oihu direnean,
menderakaitza ote da?
|
||||
6. |
Bilanx
00:57
|
|
||
7. |
Maitasun Kontuak
04:39
|
|
||
Zu!!
ez naiz zure gustuko!
Zu!
Laranja erdibitu dut!
Maitasun kontuak zailak direla
maiz ohartzen naiz gauero lokartzean,
bakarrik lo egin behar honetan
izarrekin solasaldi luzeetan.
Ez nau ez nau inork maite!
Urritasun sentimentala,
itxuraren funda mentala,
garai honen eritasuna:
Gabezia
Bakarrik pentsatzen
Kontzientzia garatzen
Oreka bilatzen
Gaiztoa bihurtzen
Gaiztoa bihurtzen
erotu naiz azkenik
pare bat hil ditut
Ta niri zer?
Zu nor ostia zara?
Kendu nire paretik!
Zentzurik ez duen
mundu bat dut.
Lasai, hutsa hutsala da.
Kearekin jolastea bezala...
Zuk beteko nauzu.
Ez dakit zure izena...
Hala ere, aurkituko zaitut!
Zuk beteko nauzu!
Eta horrela nire bizitza osatuko dut.
Etsipenetik askatuz zuk beteko nauzu
Bizitzeko gogo guztiak biltzen dituzu!
Arima bikia
tristura guztiak
galtzen zaizkit!
Sortutako munstroak, ezinbestean,
hiltzen dira!
Beldurrezko ipuinak, azken batean,
ixten dira!
|
||||
8. |
Kondena Bikoitza
04:51
|
|
||
Zeldarik gabekoa
da nire espetxea
barrua lehertzea
nire irtenbidea
Zati txiki-txikiak
birika ta begiak
garun ta giltzurrunak
harategian
Gizarte haragijale honek
ez du inolako mugarik.
Behar basatiak pizten duen gosea
zentzutasunari ihesi.
Putrearen sena agintean
ahulak lurrean biluzik.
Kolekta makabroa hasi da
guztientzat ez da nahikorik.
Bihotza ez zuten aurkitu
aspaldi lapurtu baitzidaten.
Kondena bikoitza ezarri genuen
ekintza desberdinen bidetik
Gorputza.
Lapurtu.
Didate.
Alienatua
Alien artean.
Bihotzik gabeko gorputz zati batzuk naiz,
gerturatu zaitez ta erosi nahi duzuna.
Salgaiak garen neurrian
hiltzen da duintasuna.
Taupada hotsak
entzuten dituzte oraintxe bertan.
Melodiarik
gabeko erritmo itogarria.
Taupadak entzuten dira infernuko
txoko guztietan barrena,
oihurik mingarriena behin ta berriz
errepikatzearen kondena.
Elkarri begira dauden harresiak
euren zimenduen gainean
geldirik egongo dira betirako,
bihotzak bertan geratzeko.
|
||||
9. |
Ideien Trafikoa
04:49
|
|
||
Ideiak!
Milaka errealitate milaka begietatik.
Ikusteko, pentsatzeko modu baten bila nabil.
Zer den egia, zer gezurra, zer den ona ta zer txarra
jakinmin aseezina ezintasun bihurtu da.
Trafikoak ez dit uzten ikusten
balio duena bereizten.
Gatazkak nonahi pizten dira
gizartea zatitzeko.
Ideien merkatu beltza,
kaosa inposatzeko.
Ametsekin trafikatzen,
drogak bailira trafikatzen!
Anestesiatzen!
zer pentsa jakin gabe.
Desinformatzen da,
naturaltasunez.
Desitxuratzen da,
ez den zerbait sortzen.
Ideia gehiegi dago
baztertzeko.
Manipulazioa
gelditzeko.
Egin dut garrasia
salatzeko.
Egiaren prezioa altuegia denez
gezurrak saltzen dira nonahi.
Eta honela, bukatzen da
errealitatearekin
Gaizkia ihesi iluntasunean
ez ote du inork ikusi?
|
||||
10. |
Trantsizioari Ipuina
06:17
|
|
||
Gautxoriak euren kabian,
pentsamenduen dantzaldian.
Ezin da adierazi
sentitzen den guztia
hitzak bukatzen direnean!
Lurrikarak, ur-jauziak
zilborretik bihotzerantz.
Sumendiak, olatuak
harri bihurtuak biak.
Mirari bakoitza
kiskali didate!
Itsasoaren baretasuna zaratatsua bihurtu da azken aldi honetan,
arrainek euren loaldia eten duen zerbait entzun dutelarik.
Olatuen artean saltoka dabilen kresalak ur guztiak harrotu ditu,
hari begira dagoen izaki oro zipriztintzearekin batera.
|
Gabezia San Sebastián, Spain
Gabezia was born in 2012, out of a need to create a mature musical proyect. 3 years and 3 albums later, we can safely say that we have carved our way into increaslingly challenginG scene, touring throughout Spain and leaving no one untouched.
Streaming and Download help
If you like Gabezia, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp